lunes, 28 de febrero de 2011

domingo, 13 de febrero de 2011

GIZAKIAREN PAISAIAK; ZIZELKATUTAKO ESPAZIOAK

3.proiektuaren inguruan pentsatzen hasi eta batera, Kolonbian bisitatu nuen Zipaquirá hiriko "Catedral de la Sal" etorri zait burura. Gatzaga baten lur azpiko sainetan zizelkatutako tenplua da "Catedral de la Sal", gatz ustiapena bukatu zenean, gatzaga honi erabilera emango zion katedral baten konkurtsoa jarri zuten martxan, Bogotako Roswell Garavito Pearlek irabazi zuena. Hortik aurrera, honelako beste hainbat adibide etorri zaizkit burura:

Zipaquiráko "Catedral de la Sal"
Aldare nagusia

Honelako kapera txiki ugari daude

Kupula

Harrizko kolomen tamaina izugarria


Cabarcenoko zooa
       
Meatze baten kokatutako parke naturala
Arboleda-Zugastietako meatzeak

Ura sartu zen meatzetara, espazio paregabeak sortuz


Menorcako Pedreras de s'Hostal




Gaur egun, parke botaniko eta espazio publiko lasaia da
 Turkiako Derinkuyu hiri eskabatua

Arrasateko harrobia berreskuratzeko proposatutako hainbat proiektu



Hona hemen Arrasateko harrobiaren berreskurapenaren inguruko lotura interesgarri batzuk:

http://www.skyscrapercity.com/showthread.php?p=26808246

http://www.diariovasco.com/20090318/gipuzkoa/proyectos-para-cantera-20090318.html




miércoles, 9 de febrero de 2011

2.ENTREGA: XEHETUA




Eskualdeari behar bezalako bultzada ekonomikoa zein soziala emateko jarri da abian Kooperatiba Integral hau. Eskualde mailara mugatzen den geuk geuretarako ekonomia da, 1.sektorea, enpresa txikiei eta 3.sektoreari zuzendutakoa, batez ere.
Aipatu bezala, ekimena erantzun ona izaten ari da eta ondorioz, urrunago joatea erabaki da; turismoarekin ere uztartzea erabaki da, hau da, edozein bisitariri diru lokalarekin aritzeko aukera emango zaio, honetarako erraztasunak emango zaizkiolarik.
Ildo honetan, kanpin sare bat proposatzen da, denak ere, ibaiaren ertzean eta trenbidetik gertu. Kanpin hauetan kooperatiba honek bultzatzen dituen balore eta bizitzeko erak erakutsi eta landu nahi dira, hala nola, kolektibo baten parte izaten jakitea, autogestioa… Bestalde, turista gisa egingo dituzten ekarpen ekonomikoez gainera, bertokoekin lanean jarduteko aukera emango zaie eta bertoko ekonomiei lagunduz  (baserri, baratze, itsasontzi, mendi, labe…). Kultura eta jakintza trukaketa bultzatzen da horrela, eskulana handitzeaz gainera. Baserritar eta arrantzale hauek boluntarioak edo liberatuak izango dira.
KANPIN SAREA

KOKAPENA
- Ibaian zehar kokatuko dira:
            - Itsasoarekin eta ibaiarekin lotura zuzena:
                        - Aktibitateetarako.
- Arrantzaleek euren produktuak itsasoz kanpin bakoitzean egongo den  merkatu txikietara segituan eramateko errazago izan dezaten.
            - Lur ezegonkor eta likatsuak:
                        - Piloteen gainean kokatuko dira Bungalowak zein pasabide gehienak.
                        - Drenaia egoki bat eremua saneatzeko:
                                   - Kota 0n baratzeak joango dira.
- Trenbidetik gertu:
            - Komunikazio ardatz nagusia.
            - Ruta turistiko gisa potentziatzeko asmoa.
- Ibai ezkerraldea gurutzatuko duen paseoaren aldamenean.


FUNTZIONAMENDUA: MURUETAKO KANPINA
- Kooperatibaren administrazio sede nagusia:
            - Muruetan kokatuko da bi herri nagusien zentralizazioa hautsi asmoz.
- Finkoa izango da, edo behinik behin, luzerako egongo den eraikina izango da.
- Teilategiaren gainean finkatuko den bolumena:
-Teilategiak erabilera oso mugatua du, halere, baliapen bat emango zaio: erakusketa aretoa.
                        - Eraikin referantea izatea nahi da.
     -2 GUNE NAGUSITAN ANTOLATZEN DA GUNEA:
-GUNE PUBLIKOA: gune hau ez da kanpinekoei zuzendutakoa bakarrik, izan ere, Gernikatik Bermeorako paseoa bertatik igaroko da, eta paseatzen dabiltzanentzat ere bideratua izango da. Horrez gain, Kooperatibaren sede nagusia bertan finkatuko da.
                        - Sede nagusia eta administrazio bulegoak kokatuko dira.
                        - Bilera gunea (desmuntagarria):
                                   - Kooperatibaren inguruko bilerak egiteko.
                                   - Kanpineko bilerak egiteko.
                                   - Bestelako hitzaldi…
                        - Taberna.
                                  




       -KANPINAren barrutia:
- 2 azpigune:Basoan kokatuko diren bungalowak eta paduran kokatuko     direnak.
                        - Biak elkar komunikaturik egongo dira.
- Padura inguruko zonaldean zentratuko gara:
                        - Piloteen gainean joango dira Bungalowak.
                                   -2,5 x 3 m ko modulazioa.

                        - Kota 0n baratzak.
- Gune komunak, bungalowen moduluekin eraikitako bolumenak izango dira, espazio irekiak ez baldin badira:
                                   - Sukalde eta barbakoa komunitarioak.
                                   - Jantoki komunitarioak.
                                   - Dutxa eta komunak.
                                   - Aisialdi guneak: piloteen erabilerarekin.
                                   - Erlaxazio gunea.
                                   - Biltegiak.
                        - Hortaz, bungalowetan:
                                   - Oheak.
                                   - Egongela + sukalde txikia(ez da zertan)
                                   - Biltegi txikiak.
- Aktibitate-tailerrak:
- Tailerrek ez dute leku eta bolumen finkorik izango, kanpoan egingo dira gehienak (baratza, mendia, itsasoa, portua…) edo aktibitateak eskatzen badu, baserriren batetan…
- Bolumenen garrioa:
- Trenbideari jositako beste pare bat errail egongo dira kanpina zeharkatzen:
- Garabi mugikor bat, moduluen kokapena aldatzeaz arduratuko dena, besteak beste.
- Baratzeko produktuak, ekipajea, zakarra eta bestelako kargak alde batetik bestera mugituko dituen trentxoa(trakziozko bagonetak).



                  -  MODULOA:
                                        -Zur laminatuzko egitura sendoa.
                                               - Pieza batetan garraiatzeko diseinatuta:
                                                           -Zertxa .
                                                           -Altzairuzko pieza bereziak:
                                                                       -Ohiko loturak bermatuz.
                                                                       -Moduluak eusteko sokentzako lotura:
                                                                                               -Zertxaren ertz banatan ( 4 izkinetan)
                                                  - Bolumenen garrioa:
                       - Trenbideari jositako beste pare bat errail   egongodira  kanpina zeharkatzen:
                - Garabi mugikor bat, moduluen kokapena aldatzeaz arduratuko dena, besteak beste.
              - Baratzeko produktuak, ekipajea, zakarra eta bestelako kargak alde batetik bestera mugituko dituen trentxoa(trakziozko bagonetak).



2 gune ezberdin ditugu. Alde batetik, kanpin gunea, pribatuagoa izango dena, eta bestetik, gune publikoa, teileriako inguruak. Bi gune desberdin dira, biak elkar erlazionatuta daude. Bata bestearen ondorioa dira bi guneak.
Teileriako gunea kooperatibaren sede nagusiaren gunea da, kooperatibaren sinbolo fisikoa. Horretarako teileria gaineko bolumena argitsua eta gardena izateko dago diseinatuta, urrutitik ikusi ahal izateko. Gune publikoak lehengo teileriaren ebaketa jarraitzen du, nolabait esatearren.
Horrez gain, kanpin sare guztiak kanpin honen eredua(Piloteen gainean, mugikorra, baratzak, trenbidea…) jarraituko du.