lunes, 6 de junio de 2011
miércoles, 25 de mayo de 2011
ZARRAREN BERRAKTIBAZIO PROZESUA: ERAIN-HAZI-JASO-HAZI-BILDU-JASO-BANANDU
Gure estrategia kronologikoari jarraituz, 3.fasean aurkitzen gara, jada etxebizitzak egiteko beharra ikusten den fasean, hain zuzen. Herriko plaza eta dorretxea ere eraberrituta egongo dira, populazioaren gorakadari erantzuteko prest dagoeneko, eta lurra lantzeko lursailek oraindik hedatzeko aukera dute.
Fase hau izango da eraikitzeari dagokionez azkena, bada, hemendik aurrera eraiki beharrean egokitzapenak eta eraberritzeak etorriko dira, halere, etxebizitzak eraikitzen jarraitzeko aukera utziko da, beti ere, era kontrolatuan eta auzoan egokitu ditugun ekipamendu eta bestelakoen eskalara.
estrategia |
programa |
oin orokorra |
HERRIKO PLAZA
Aipatu bezala, dorretxea eta herriko plaza egokiturik dira honezkero. Azken hau, lehenago esan bezala, prozesuaren eta proposamenaren erakusleihoa izango da, lehenengo kontaktua, eta prozesuak duen heldutasuna ikusirik, herri plazak eta inguruak behar bezalako eraldaketa izan du:herri plazaren atolamendua |
- FRONTOIA:
o Maldari erantzuten, espazio publikoa artikulatuz.
o Basetxearen(gaur egungoa) kanpoko espazio ere antolatzen du, justu frontoiaren atzean.
o Plaza nagusia baino kota baxuagoan: kota aldaketa graden bitartez.
o Txokoari atxikitutako eraikinak soportala sortzen du frontoira begira.
- TXOKOAREN HANDIPENA: HERRI ESKOLA ETA BULEGOAK.
o Plazari fatxada berria ematen dio.
o Eraikin zaharra eta berriak patioa sortu: patiora begira dena.
o Bulegoetatik terrazak ikusteko balkoi handia.
o Eraikin mixtoa: alde batetik txokoa eta bulegoak eta bestetik herri eskola.
o Soportala: frontoiari erantzunez. Eguraldi txarra denean merkatua bertan egiteko aukera.
- BASETXEA:
o Gaur egun dagoen eraikinak ez dio inguruari inolako erantzunik ematen,
o guk, ekipamendua den heinean, plazarekin lotura izatea lortu dugu sarrera bertatik bideratuz.
- PARKINGA ETA PLAZAREN ERANTZUNA TERRAZEKIKO:
plazaren azpiko parking publikoa |
TERRAZAK ETA BILTEGIAK
Nekazariei lana erraztea izan da gure beste xedeetako bat. Terrazen eraikuntza izango da hori ahalbidetuko duena. Zarra auzoa muino baten bizkarrean kokatzen da, eta bere inguruko lursail gehienak maldatsuak dira. Produkzioa eta garraioa errazteko terrazak eraikitzeari ekingo zaio, edozer landatzeko aukera izango delarik.
Abereak azkeneko terrazetan eta maldatsuenetankokatuko dira.
Horrez gain, biltegiak estrategikoki lekutuko ditugu eta euren artean polea bidezko garraio sistema bat proposatzen dugu, zeinaren bitartez, produktuen eta materialaren garraioa erraztuko dugun.
Hona hemen terrazen eta biltegian arteko garraio estrategiaren eskema, eta baita, ureztatze sistema ere, grabitatearen bidezkoa, alegia:
ETXEBIZITZAK
Etxebizitzei dagokionez, moduluetan oinarritutako sistema bat iradoki dugu, malda kontutan hartuz (eremu oso maldatsua baita) eta denboran zehar delako demografia hazkundeari egokitzen zaiona.
Horrez gain, moduluen malgutasunari esker, baserriei ere atxikitzeko aukera ematen dute.
Proposatutako eraikuntza sistemak ere, moduluen gehikuntza errazten du eta ezpondak ekidinez, maldara egokitzen den plataforma sistemaz baliatu gara.
etxebizitzen ebaketa xehetua: azalak |
Guk garatutako etxebizitzak guk proposatzen dugun ereduetako bat dira, hots, bolumen indibiduala, baserriarekin komunikazioa zuzenean ez duena. Bizitza hauek komunitate baten partaide diren heinean, gune komunak dituzte, bai irekiak eta bai itxiak. Itxietako erabilera libre uzten dugu, zehaztu barik. Etxeak patio baten inguruan antolatzen dira eta aipatutako moduluak barneko ibilbideetara eta egoeratara moldatzen dira, modulu hauen aldaerak sortuz.
etxebizitzen distribuzioak.tipologiak |
BUENO, ESPERO DUGU URDAIBAI KONPNDU IZANA!!
sábado, 23 de abril de 2011
ZARRA AUZOAREN BERRAKTIBAZIO ETA GAURKOTZE PROZESUA: ESTRATEGIA
Landa eremuen biziraupena bermatzea oso zaila dela argi daukagu denok. Nork egin nahi ote du horren fruitu gutxi eman eta horren lan neketsua duen baserriko bizitzarik?, horrela deitzerik badago. Gure auzoaren berraktibaziora bidean, bizimodu honi dagokion behar bezalako balioa ematen saiatuko gara, lan eta bizi baldintzak hobetuz, teknologia berrietara egokituz, mikroekonomia-kooperatiba eta komunitate baten babesean. Hau izango da, motzean, belaunaldi berriak landa lurretara erakartzeko kakoa.
TRUKE TA TRATO
Bigarren proiektuan proposatutako ekonomia lokal horren baitan kokatzen dugu landa lurren gaurkotze eta berraktibazio estrategia hau ere. Bigarren proiektu hartan, turismoaren aldetik jo genuen gehiago, oraingo honetan, turismoa baino landa auzoen biziraupenaren inguruan arituko gara lanean, eskualdearen ekonomiaren oinarrietako baten inguruan, hain zuzen ere.
Landa lurren biziraupena ziurtatzeko gaur egungo sistema honekiko ahalik eta menpekotasun gutxien izaten saiatu beharko dugu, bada, sistema honen ondorioa da gaur egungo hauen egoera. Ildo honetan, iradokitako lekuko ekonomia horretan hartuko du aterpe gure estrategiak; bizitokia zerbitzu baten eta alokairu sozial baten truke emango da. Zerbitzu hori komunitatearen funtzionamendua bermatuko duen edozein aktibitate izan daiteke, lurra lantzea zein produktuak plazarik plaza saltzea, esaterako. Adibide bat dugu Zarra auzoan bertan, izan ere, bertako jatetxea eta tabernaz (Zarrabenta) arduratzen denari udalak bizitokia ematen dio, alokairu sozial baten truke. Hau aprobetxatuz, 7 gazteko koadrilla batek darama aurrera Zarrabenta, eta gauza ondo badoakie garagardoa egiteko asmoa ere badute. Auzoa aktibatzeko, esaterako, kontzertuak eta bestelako aktibitateak antolatu dituzte. Arazo bakarra, komunikazioa eta kanpora begirako propaganda.
Bestalde, kooperatibaren sede nagusia Muruetako teilategian proposatu arren, tokian tokiko ardura izango duten 2.mailako katalizatzaileak planteatu ditugu eskualde osoan zehar. Satelite hauek autonomia handia izango dute, sede nagusian kooperatiba osoaren inguruko erabakiak soilik hartuko baitira, hauek ere 2.mailako hauetan eztabaidatu ostean.
ZARRA AUZOA
2.mailako katalizatzaile hauetako bat Zarra auzoan lekutuko dugu. Estrategiaren puntuetako bat hauxe da, baina, satelite honek funtzionatu dezan auzune guztiak funtzionatu beharko du lehendabizi. Hona hemen gure estrategiaren nondik norakoak:
Gaur egun, landa eremuko bizimoldea desagertzekotan dago, gure aurrekoek ezagutu duten baserriko bizimodua jada desagertu ez baldin bada, baina, oraindik ere, gure arbasoen balore eta jakituriak baserri askotako sutondoetan bizirik diraute, agian, azken belaunaldia oinordekotza aurkitu nahian dabil, eta gure helburua kate hori ez haustea izango da. Garai berriei egokituz, zaharren esperientzia eta jakituria eta belaunaldi berrien iniziatibarekin landa inguruko bizimodu berri bat proposatzen dugu. Horretarako, lehen belaunaldiak azken belaunaldi autoktonoarekin bizi, lan, jardungo du, euren jakituria eta esperientziatik ikasteko, hauek desagertu ostean, berriek berriagoei erakutsiz katea apurtu barik.
1.go fasea |
Horrela ba, gure estrategiaren abiapuntua heziketa izango da. Horretarako, eskutik utzitako Montolan Dorretxea barnetegi bilakatuko dugu, non, gutxieneko hezkuntza bat jasoko duten. Hori bai, aipatu bezala, euren eskola nagusiena baserriak, baratzak eta mendia izango dira. Horretarako, bertakoak prest agertu beharko dute ikasle hauek hartzerako orduan. Borondatezkoa izango da hasiera batetan, bisitariak bere ekarpenak ere egingo dituen bitartean: teknologia berriak erakutsi etxean, konpainia eta, batez ere, bizia.
Lehen belaunaldi aktiboa deituko dugun honek baserritarren oniritzia edo “aprobatua” jaso baldin badu, barnetegia utzi eta baserrietara jaitsiko da eurekin lan egitera, bizitokiaren (…eta beste gauza askoren…) truke. Bitartean, hurrengo belaunaldiak Dorretxean aktibazio prozesuan ariko dira.
Bitartean, Zarrabentako plazaren egokitzapen lanekin hasiko gara. Hauxe izango da auzoaren gune nagusia eta prozesuaren erakusleihoa, bera baita kanpotik datorrenarentzako lehenengo parada. Honen inguruan txokoa, taberna-jatetxea, landetxea eta frontoia kokatuko dira, parkinga lekuz aldatuko dugun artean.
Terrazen eraikuntza izango da beste puntuetako bat. Zarra auzoa muino baten bizkarrean kokatzen da, eta bere inguruko lursail gehienak maldatsuak dira. Produkzioa eta garraioa errazteko terrazak eraikitzeari ekingo zaio, edozer landatzeko aukera izango delarik.
Abereak azkeneko terrazan kokatuko dira.
Zarra auzoan 6 baserri, bi benta eta eraikuntza berriko beste bi etxe daude. Bi bentetako bat aipatutako jatetxea da (Zarrabenta) eta bestea bikote gazte batena da. Sei baserrietako bizilagunak noizbehinka joaten dira, hirian bizi baitira gaur egun. Esplotazio eta baratz txikien usaba dira batzuk, baina etorkizunera begirako perspektibarik barik.
2. fasea |
Gure helburua, lehenengo 20 urteetan, gutxi gora behera, baserri horietan bizitzea izango da, beti ere, jabearen erabakia errespetatuz. Aipatu bezala, lehen belaunaldiak bertako azken belaunaldiarekin biziko dira. 20 urtetan azken belaunaldiadesagertuta edo lanerako ezinean egongo da eta lehen belaunaldi aktiboak erreleboa hartuko du, ez bakarrik baratzean edo lanean, baita baserrian ere.
Azken eta lehen belaunaldien arteko trantsizio urte hauetan aurreikusten den populazio hazkundea kontutan izanda, ez da beharrezko ikusten bizitoki gehiago egiterik, hortik ba baserriak hartzeko erabakia. Baserriek momentuz euren funtzioa beteko dute, hau da, BIZITZA+LANTOKIA. Eraikin handiak izanik, bizitza asko lortu daitezke (tipologiak aurrerago ikusiko ditugu) eta produzituko dena aurreikusita, baserrietako borda, ukuilu eta biltegiak nahiko dira. Halere, etorkizunera begira, eraikin komunak eraikitzeari ekingo diogu. Eraikin hauek biltegiak, ukuiluak…eraikin erabilanitzak izango dira eta nukleoen artean eraikiko ditugu, euren arteko lokailu gisa. Era honetan, ekipamenduen bitartez (baita landetxea ere), nukleoen artean erlazioa aurkitu nahi da, bizitzarik eraiki barik.
Bitarteko nukleo hauetan funtzio eta jardunbide desberdinak nahastuko ditugu, nukleoen arteko menpekotasuna ekidinez eta jardunbideen arteko menpekotasuna helburu hartuta, hau da, katea: produkzioa, bilketa, salmentak…
3.fasea... |
Lehen aipatu bezala, 2.mailako katalizatzaileetako bat Zarran kokatuko dugu. Txokoa bera izango da duen batzeko ahalmena ikusita aproposena baiteritzogu. Egokitu beharra izango du, seguruenik, eta denborak aurrera egin ahala, handitu ere bai.
Aurrera egin ahala, eta belaunaldi zaharra jada desagertuta, populazioak gora egiten baldin badu, orduan bai ekin beharko diogu bizitza berriak egiteari, beti ere, era kontrolatu batetan.
Hona hemen 3.fasera arteko programa, fase hau izango baita guk landuko duguna. Engranajeek auzoaren eskema irudikatzen dute, bai eskema fisikoa zein "barneko makinarena", eta hedatzeko aukera du.
Dena dago prozesoen menpe: BERRAKTIBAZIOA, PRODUKZIO-KATEA...
EREIN, HAZI,JASO, HAZI, BILDU, JASO, BANANDU
engranajeak auzoaren ikur |
programa plantan |
lunes, 28 de marzo de 2011
Suscribirse a:
Entradas (Atom)