miércoles, 25 de mayo de 2011

ZARRAREN BERRAKTIBAZIO PROZESUA: ERAIN-HAZI-JASO-HAZI-BILDU-JASO-BANANDU

Gure estrategia kronologikoari jarraituz, 3.fasean aurkitzen gara, jada etxebizitzak egiteko beharra ikusten den fasean, hain zuzen. Herriko plaza eta dorretxea ere eraberrituta egongo dira, populazioaren gorakadari erantzuteko prest dagoeneko, eta lurra lantzeko lursailek oraindik hedatzeko aukera dute.
Fase hau izango da eraikitzeari dagokionez azkena, bada, hemendik aurrera eraiki beharrean egokitzapenak eta eraberritzeak etorriko dira, halere, etxebizitzak eraikitzen jarraitzeko aukera utziko da, beti ere, era kontrolatuan eta auzoan egokitu ditugun ekipamendu eta bestelakoen eskalara. 
estrategia

programa

oin orokorra

HERRIKO PLAZA
Aipatu bezala, dorretxea eta herriko plaza egokiturik dira honezkero. Azken hau, lehenago esan bezala, prozesuaren eta proposamenaren erakusleihoa izango da, lehenengo kontaktua, eta prozesuak duen heldutasuna ikusirik, herri plazak eta inguruak behar bezalako eraldaketa izan du:

herri plazaren atolamendua
 
-         FRONTOIA:
o       Maldari erantzuten, espazio publikoa artikulatuz.
o       Basetxearen(gaur egungoa) kanpoko espazio ere antolatzen du, justu frontoiaren atzean.
o       Plaza nagusia baino kota baxuagoan: kota aldaketa graden bitartez.
o       Txokoari atxikitutako eraikinak soportala sortzen du frontoira begira.

-          TXOKOAREN HANDIPENA: HERRI ESKOLA ETA BULEGOAK.
o       Plazari fatxada berria ematen dio.
o       Eraikin zaharra eta berriak patioa sortu: patiora begira dena.
o       Bulegoetatik terrazak ikusteko balkoi handia.
o       Eraikin mixtoa: alde batetik txokoa eta bulegoak eta bestetik herri eskola.
o       Soportala: frontoiari erantzunez. Eguraldi txarra denean merkatua bertan egiteko aukera.
-         BASETXEA:
o       Gaur egun dagoen eraikinak ez dio inguruari inolako erantzunik ematen,
o        guk, ekipamendua den heinean, plazarekin lotura izatea lortu dugu sarrera bertatik bideratuz.
-         PARKINGA ETA PLAZAREN ERANTZUNA TERRAZEKIKO:
plazaren azpiko parking publikoa


TERRAZAK ETA BILTEGIAK



Nekazariei lana erraztea izan da gure beste xedeetako bat. Terrazen eraikuntza izango da hori ahalbidetuko duena. Zarra auzoa muino baten bizkarrean kokatzen da, eta bere inguruko lursail gehienak maldatsuak dira. Produkzioa eta garraioa errazteko terrazak eraikitzeari ekingo zaio, edozer landatzeko aukera izango delarik.

Abereak azkeneko terrazetan eta maldatsuenetankokatuko dira.

Horrez gain, biltegiak estrategikoki lekutuko ditugu eta euren artean polea bidezko garraio sistema bat proposatzen dugu, zeinaren bitartez, produktuen eta materialaren garraioa erraztuko dugun.

Hona hemen terrazen eta biltegian arteko garraio estrategiaren eskema, eta baita, ureztatze sistema ere, grabitatearen bidezkoa, alegia:
ETXEBIZITZAK



Etxebizitzei dagokionez, moduluetan oinarritutako sistema bat iradoki dugu, malda kontutan hartuz (eremu oso maldatsua baita) eta denboran zehar delako demografia hazkundeari egokitzen zaiona.

Horrez gain, moduluen malgutasunari esker, baserriei ere atxikitzeko aukera ematen dute.
Proposatutako eraikuntza sistemak ere, moduluen gehikuntza errazten du eta ezpondak ekidinez, maldara egokitzen den plataforma sistemaz baliatu gara.

etxebizitzen ebaketa xehetua: azalak
Guk garatutako etxebizitzak guk proposatzen dugun ereduetako bat dira, hots, bolumen indibiduala, baserriarekin komunikazioa zuzenean ez duena. Bizitza hauek komunitate baten partaide diren heinean, gune komunak dituzte, bai irekiak eta bai itxiak. Itxietako erabilera libre uzten dugu, zehaztu barik. Etxeak patio baten inguruan antolatzen dira eta aipatutako moduluak barneko ibilbideetara eta egoeratara moldatzen dira, modulu hauen aldaerak sortuz.


etxebizitzen distribuzioak.tipologiak




BUENO, ESPERO DUGU URDAIBAI KONPNDU IZANA!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario