miércoles, 29 de septiembre de 2010

PAISAIA, IDEIA GISA: PROIEKTUAK ETA PROIEKZIOAK, 1960-1980

Gizakiak, bere sorreratik, beti bilatu izan du bere ingurunea eta bizitokiarekiko, eta, oro har, Lurrarekiko erlazio eta intentzio bat. Stonhege, Nazcako siluetak...edo urrutirago joan barik, Euskal Herriko edozein txokotan aurki ditzakegun trikuharri eta zutarriak. Gure arbasoek gurtzarako erabiltzen omen zituzten, ikusten dugunaren eta ikusten ez dugunaren arteko horri zentzuna emateko asmoz. Denak ere misterioz josiak.
Hori zen erakusketan nabaritzen zena: misterioa. Gaur egun ere, esentzia berdina nabari daitekeela esango nuke, helburua agian ez, baina gizakiaren eta Lurraren arteko lokarria bai. Lan batzuen helburua gogoeta erraz bat egitea zen bitartean (nire ustez), beste batzuek, horrez gainera, beste zerbait helarazten zuten, zerbait berezia, nahigabe ikusten ez dena (agian, nire ezjakintasunak antzematen zuena!).
Lehen aipatutako Stonhege edo Peruko Murruetan, edo eta, Nazcako silueta horietan, arkitektura, paisaia edo forma bat antzeman eta ikus daiteke. Gaur egungo Land Arteko mila adibidetan ere bai. Bide bat izan daiteke, agian, espazio publiko garaikidearen hausnarketan eta eraiketan.


Nazcako siluetetako bat: Tximinoa. Airetik soilik ikus daiteke bere osotasunean.

  Richard Longen Berlin Circle lana (1996). Erakusketan ere azaltzen zena.



Walter de Mariaren The Lightning Field, New Mexikon (1977) 




                                                      

No hay comentarios:

Publicar un comentario