jueves, 30 de septiembre de 2010

BERDEA, URDINA ETA ILUNA: GUGGENHEIM URDAIBAIEN INGURUKO EZTABAIDA

Busturialdeko bizilaguna naizen aldetik, berebizikoa iruditzen zait pil-pilean dabilen Guggenheimaren inguruko eztabaida plazaratzea. Proiektuak Urdaibaien kokatzen direnez, garrantzitsua dela uste dut denok eztabaida honetaz jakitun izatea. Badakit ariketa hauen helburu nagusia Urdaibaiek eskeintzen digun testuinguru fisiko berezian aritzea dela, halere, proiektu erreal bat gauzatzerakoan, beste ezaugarri eta baldintza askoz gehiago ere kontutan hartu beharra daude, eta nire ustez, Guggenheimaren eztabaida da gure eskualdearen  testuinguru eta egoera bereziaren, baina, era berean, sozialaren eta ekonomikoaren ispilurik onena.
Burokrata eta diru zale batzuen arteko hika-mika antzu horien gainetik, eskualde eder bat dago, parekorik bariko leku bat. Alabaina, bere padura, itsaso, herri ideal eta artadi horien atzean, hezurretan, erdi hilda dagoen eskualde bat dago. Hori zergatik?Arrazoi asko dago, baina nagusiena aipatuko dut: Bakandutako eskualde bat izateaz gainera (ez dago ezeren bidean),  Biosfera Erreserba izendatu zutenetik, ezin daiteke hala edo hola etxe bat eraiki (txabola bat eraikitzeak ere arazoak ekar ditzake), eta are gutxiago, lantegi bat (depurazioa, kutsadura...) . Milaka baldintza dago. Ni ez nago baldintza eta Biosferaren izendapenaren aurka. Alderantziz, alde nago, baina, diru laguntzarik eta erraztazun barik, industriak eta lanak, alde egin du arrapalada guztian. Dozenaka urtetan, busturialdearrok egoera kaskar honi irtenbide bat eskatzeko milaka eskaera egin ditugu. Azkenengo erantzuna: Guggenheim Urdaibai. Ooooooh!ze polita!!!-esango dute batzuk. Hala ba, iradokizun hau egin duten berberek eskualdea birsortzeko beste honako proposamen hauek ere egin izan dituzte, nahiz eta, zorionez, atzera bota diren: Superportua, Laredo bat, FORMULA 1eko pista bat!!!!!
Aipatu bezala, berdinek proposatu zituzten proiektu hauek eta Guggenheim Museoa. Gaur egun, hitz ederrak erabiltzen dituzte museoa aldarrikatzeko: naturarekin lotuta eta ezdakit zer...
Nik, behinik behin, ez dut horien eskuetan utzi nahi gure eskualdearen etorkizuna, edo ez, Guggenheim Urdaibaien eskuetan. Honekin ez dut esan nahi aurkako iritzia dudanik. Bakarrik uste dut, ez dela momentua, eta gutxiago, irtenbidea Busturialdea zulotik ateratzeko. Museoa egiteko diru guzti hori erbaili daiteke, esaterako, garbia eta Urdaibairako egokia den industria bat bultzatzeko, inbestigaziorako, gaur egungo lantegiei bultzada txiki bat emateko...mila ideia datozkit burura. Museoa extra bat iruditzen zait, bi inuzenteren kapritxoa. Herriak beste zerbait eskatzen du.
Eztabaidan muturra gehiago sartu barik, uste dut garrantzitsua dela Urdaibai eta Busturialdearen errealitate ekonomikoa eta soziala ezagutzea, paisaia eder horien atzean, beste errealitate bat aurkitzen delako. Guggenheimaren inguruan, bakoitzak berea. Nik, argi daukat. Guk geuk ein daigun: herriak du hitza.


Hona hemen interesgarriak izan daitezkeen lotura batzuk:

http://www.lanetabizi.info/eztabaida/ Azken aldian sortutako plataforma. Hemen dituzue egunkarietan eta bestelako komunikabideetan argitaratutako iritzi ezberdinak.

www.gubai.info/ Museoaren aldeko plataforma.

1 comentario:

  1. Hurenngoan ongi bidali helbidea:
    www.mikelodeu@blogspot.com blogaren helbide bat al da?

    ResponderEliminar