domingo, 17 de octubre de 2010
SUPERSTRING: MUSIKA NOTAK BURNIZKO MUNSTRO ERRALDOIEN ORDEZ
Young ho Shin arkitekto korearrek Islandian burutu den “Landsnet High-Voltage Transmission Line Tower Design Competition” leihaketako bigarren saria eskuratu dute Superstring (Super-korda) proposamenarekin. Leihaketa honen helburua jendeak horrenbeste arbuiatzen dituen goi-tentsiodun poste izugarri horiek eraldatzea eta hauek ordezkatzeko alternatibak ere badirela erakustea izan da.
Superstring goi-tentsiodun elektrizitatea transmititzeko estruktura berritzailea da. Islandiako baldintza geografiko eta klimatiko aldrebesak kontutan izanda, 27 metro garai den egitura paraboliko hau aurrefabrikatutako piezekin dago egina eta erraz garraiatu eta montatzeko dago diseinatua. Goi-tentsiodun torre arruntekin alderatuz, 2 puntutan soilik pausatzen da eta material gutxiagoren beharra du. Egitura 4 kableren bitartez indartu eta orekatzen da. Bere forma aerodinamikoak haizearen karga jasatetik landa, baldintza klimatiko latzei aurre egiteko flexionamendua ere ahalbidetzen du.
Guzti honen gainetik, bere forma sinplea eta elegantzia dira deigarriena egiten zaiguna. Ortzimugan galtzen diren musika notak dirudite, angelua aldatuz joan ahala, forma ere aldatu egiten zaiena.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario