martes, 9 de noviembre de 2010

LAIDARAKO LEKU BAT



Leku bat. Hori izan da nire proposamena, LEKU BAT SORTZEA. Atsegina, lasaia, urte osoan funtzionatuko duena, dinamikoa, beroa...
Iradokizun honen bidean, 4 faktore nagusi izan ditut kontutan:

1. IRISGARRITASUNA/TRAFIKO ARAZOAK
2. MAREAK
3. URTARO ALDAKETEN BALDINTZAPENA
4. GUNE KAXKAR HORI PROBETZUZKOA EGITEA/BUELTA EMATEA

Irisgarritasunaren arazoa konpontzeari begira, 2 akzio eremutan jardun dugu, elkar erlazionatuta. Alde batetik, Gernikan eta, bestetik, Laidan bertan (beste sarrera batetan azaltzen da hobeto):
GERNIKA: Parking disuasorioa + Bus geltokia (Eskuin aldea hornituz) + Tren geltokia (Ezker aldea hornituz) + Ferrya (turistentzako)
LAIDA: "...lehen jende gutxiago joaten zen erraztazun gutxiago zegoelako..."(Bideotik hartuta).
Ildo honetan, parkingak gutxitzea izan da nire asmoa, bai behinik behin, uda sasoian. Parkingari kendutako zatia, ordea, BUS GELTOKI DUINAGO eta HANDIAGO bat egiteko erabiltzea proposatzen dut, izan ere, irisgarritasun proposamenean autobus gehiago jartzearen aldarrikapena egiten dugu. NEGUAN BUS GELTOKIAREN ZATI BAT PARKING BILAKATU DAITEKE, NAHIZ ETA, BEHARRIZANIK EZ IKUSI.

Mareak. Marea aldaketek ematen diguten jokuari ahalik eta probetxu gehien ateratzea.
Igerilekuen plataforma flotantea, adibidea.

Urtaro aldaketak. Proiektua ez dadila izan udan bakarrik erabiltzeko. NEGUAN ZEIN UDAN ERABILI AHAL IZATEKO BALDINTZA EGOKI ETA MALGUEN BEHARRA.

Gune honen alternatiba. Oso gutxi erabiltzen den hareatza ingurua da,  zikina, arriskutsua eta gutxi kubritzen duelako.

PROIEKTUA LANTZEN...
Parkingaren moldaketari begira, gunearen iparraldeko partea busentzako da bakarrik, bestelako ibilgailuek beratatik igarotzea debekatuta dutelarik. Hau honela, zirkulazioaren berrantolaketa proposatzen dut egitura zirkulatorio berberari jarraituz.(oin planta nagusian-CARRIL DE INCORPORACIÓN)

Eraikinari dagokionez, hasiera batetan parkingaren aldamenean proposatzen nuen, halere, ezkerretara jarri beharrean, PARKINGAREN NORABIDEA JARRAITUZ HEGOALDERANTZA HEDATZEAREN aukera egin dut. Horrela, ur sakonagoekiko distantzia gutxituz eta igerilekuentzako baldintza hobeak lortuz.

Urrengo pausoa, "leku" hori nola definitu izan da. Horretarako, 2 gauza egin ditut: KOTA ALDAKETA (0.7m altxatu) eta MATERIAL ALDAKETA (egurrezko tarima). Honekin "erakin bat sortzen dut", paseotik eta parkingetik bertatik desberdintzen duena, "LEKUAREN" KONTZEPTUA INDARTUZ.

Horrez gain, "LEKU" HONETAN BESTE "LEKU" BATZUK EGOTEA izan da nire beste helburuetako bat. Hau honela, plataforma zatitu eta beste solairu bat gehitu diot beherantza. Guneak:
1. PLATAFORMA FLOTANTEA + IGERILEKUA
2. ALDAGELAK + GURUTZE GORRIA + PIRAGAUA ALOKAIRUA
--------------------ZIRKULAZIOA BIDERATU ETA DISTRIBUZIOA/BANAKETA LANA EGINGO DUEN KARAKOL ARRAPALA HANDIA-------------------
                  3. BULEGOAK + (SUKALDEA + JANTOKIA + TABERNA + DENDA)
                  4. BUS GELTOKIA + PLAZATXOA (iparraldeko puntan)

Peña Gantxegi taldearen ontziralekua Pasaian  

1.gunea: PLATAFORMA FLOTANTEA
Bakanduta proposatzen dut, nahiz eta aldagelekin lotura zuzena izan. Horrela ur sakonagoetatik ere hurbilago gaude. Mareek dute eragin handiena hemen. Marea gora edo behera egoera oso desberdinak azlatzen zaizkigu. Behean dagoenean palataforma hareatzan apoilatu eta bere parte egiten da, erdi erdian jalgiko litzatakeen aisialdiko ur parke baten moduan (eskailerak!). Igotzean, ordea, hain ohikoak diren ur gaineko aisigune bat sortzen da. Bestalde, kota aldaketekin ere jokatu dut: tranpolinak...
Lortu gura izan dudan beste efektu bat marea aldaketen eraginezko plataformaren transformazioa izan da (eskemak).
Aipatutako efektu honek arazo bat ekarri zidan, ordea. Marea gora igotzean igerilekuen hormetatik irristatzen ziren gurpilak (pantalanetakoak) irten egiten zirela, nolabait esatearren (hormak igoz gero, efektua akabo). Seguru aukerak badirela honi irtenbidea emateko, baina nire kontzeptu eta logikarekin errodamendu hauek ur azpian egongo liratezke, eta marea behean dagoenean harea baino beheragoko kotan (fosa bat egin beharko litzateke gurpilak sartzeko, uretan murgildurik, beti ere). Aukera bat izan daiteke, baina, ur gaziak suposatzen dituen aurkako guztiekin (bestela irtenbide hidrauliko bat...¿¿?¿?¡?¿?). Bestalde, kota aldaketa horren arazoa desagertu egiten da, adibidez, tranpolinaren azpian:
  

Halere, lurrean finkatuta dauden igerilekuen partetek egiten dute egitura edo finkapen lanik handiena. Are gehiago sendotzeko:

Hona hemen aurkitu nuen flotatzeko beste sistema berezi eta jasangarri bat:


Floating Dinning Room
3.gunea: BULEGOAK + (JATETXEA + SUKALDEA + TABERNA + DENDA)
Inguruotako jatetxe eta tabernek ordutegi guztiz desberdina dute uda eta neguaren artean. Jatetxe batzuk, adibidez, ateak ixten dituzte negu aldera. Nire helburua urte osorako taberna/jatetxe bat izatea, urtaro aldaketek suposatuko digutenarekin. 
Halaber, udan zein neguan bezeroek terrazaz goza dezaten berogailu sistema bat iradoki dut. Berogailu hauek bi solairuekin daude zuzenki lotuak, eta tabernako terraza eta pasarelaren arteko filtro lana ere gauzatzen dute.
Berogailuak
Beste alde batetik, denda turistentzako zuzenduta egongo denez, hau bai egongo dela udako ordutegira mugatuta. Hortaz, neguan denda tabernaren parte egiten da, negurako hain ondo datorren  tabernaren barruko aldea handiagotuz.

4.gunea: BUS GELTOKIA + PLAZATXOA
Hondartzarako ibilbide eta sarrera ohikoena gune honetatik izaten da, iparraldeko hareatzara, hain zuzen ere (dunen beste aldean). Beraz, bus geltokiak eta esertzeko eta hankak garbitzeko dutxa eta bestelakoak bertan proposatu ditut.
Horrez gainera, eszenatokitxo bat ere planteatzen dut, plataformaren beste puntako amaiera gisa. Gune hori nahiko kaxkar dago, eta eraberritze baten beharra agerikoa da. Bertan ekitaldiak, kontzertuak... eman daitezke gauetan
(horrela no os "...come la mierda" -bideotik jajaja) eta autobus geltokiaren zati bat erabili ikuslegoarentzako edo txosna jartzeko...

Iparraldeko aipatutako gunea
PASARELA
Bus geltokia eta plazatxoa 3., 2., eta 1. guneekin lotzeko dugu pasarela hau. Behe solairuan ere paraleloki beste bat iradokitzen dut, zeinak beheko aldetik gune hauek komunikatzeaz gainera, erdibidean jarritako komun publikoetarako bidea ere baden.
Marea gora
FATXADA ETA EGITURA
ALTZAIRUZKO EGITURA + ZUREZKO BESTELAKO ELEMENTUAK (ZELOSIAK, FATXADAK, TARIMA...) !!!!BIHAR IGOKO DUT LEIENDA!!!!!!!
Getxoko arraun eta bela elkartea (Zelosia)

ARGIZTAPENA ETA BESTELAKOAK
Getxoko arraun eta bela elkartea(argiztapena)

Notting Hill (argiztapena)
Piragua eta kanoa alokairuaz gainera, plataforma flotantean batel kurioso hauek ere zergaik ez?







lunes, 1 de noviembre de 2010

NORK HOBETO BERTAKOEK BAINO?



Arkitekto batek  bere bezeroari  proiektua gauzatu aurretik bere ikuspuntua eta gustuei buruz galdetzen dio gehientsuenetan. Baina zer gertatzen da bezero bakar bat izan beharrean, ehunka edo milaka badira? Gauza zertxobait nahasten da, orduan.
Diru publikoarekin obra zibilen bat edo ekipamenduren bat eraiki behar denean, ageriko arrazoien bategatik izaten da normalean, lekuan lekuko gabezia edo premiaren bati erantzuteko, alegia. Arrazoi hori hain agerikoa izaten da askotan, zeina ez dugun  barne barnetik aztertzen. Edo eta aztertu arren, beste arrazoi batzuengatik ezer ezean  geratzen da ahalegina.
Askotan herriari entzungor edo soilik ez galdetzeagatik gertatzen da. Esaterako, Busturialdeko eskualdeak urteak daramatza bere inguruko beste eskualdeekiko komunikazio hobekuntza aldarrikatzen, baina urte eskas da horri irtenbidea emateko proiektu bat plazaratu dutela. Beste komunikazio arazoetako bat, klaseko lan askotan ikusi ahal izan dugunez, Okaz eskumatara geratzen den herri, auzo eta uda aldean, bertako hondartzena da (batez ere, BI-3234 errepidekoa, Kanala-Laida-Laga-Ibarrangelu).
BIDE GORRI BATEN ALDE GERNIKAN JOAN DEN ZAPATUAN EGINDAKO PROTESTA
Guk komunikazioaren arazo horri hurbil hurbiletik jarraitu nahi izan diogu, eta horretarako, Urdaibai eta inguruetako bizilagunekin ibili gara berbetan. Perfil eta lanpostu ezberdineko pertsonekin egon gara, eta ehunka bizilaguni galdetzeko denborarik eta eskumenik eduki ez arren, zertzelada eta ondorio batzuetara iristea lortu dugu. Beste alde batetik, gure irisgarritasun proposamenari buruz ere aritu gara, eta euren iritzia eta beste iradokizunik ba ote duten ere galdetu diegu.

HONA HEMEN GURE PROPOSAMENAREN ALDE BAT; GERNIKAN GAUZATUKO GENUKEEN HIRIGINTZA PLANA:

GAUR EGUN
GURE PROPOSAMENA

GAUR EGUNGO EBAKETA
GURE PROPOSAMENA
PARKING DISUASORIOAREN ESKEMA
Proposamena ikusi ondoren, hementxe duzue bideoa. Lehenengo eta behin, Laida ingurura jo dugu, bertako kanpinera, hain zuzen ere. Ondoren, hondartzara eta, bukatzeko, Gernikara. Galdera asko egin ditugu, baina orokorrean hauexek:

GALDERAK:
  1. Nola etortzen zara hondartzetara?
  2. Nola ikusten duzu komunikazioa?
  3. Gure proposamenari buruz?Beste proposamenik?
  4. Besterik… 


Urdaibai galdeketa from AFR on Vimeo.

Lehenengo galderari begira, ia gehienak kotxez hurbiltzen direla erantzun digute. 18 urtetik beherako eta adineko jendeak soilik esan digu autobusez egiten dutela. Zerbait aipatzekotan, 40 urtetik gorako pare batek esan digute eurek antzina  trena hartzen zutela Mundakara arte, eta ondoren, ferrya Laidara. Hori autobusik egoten ez zenean egiten omen zuten Gernika eta ezkerraldeko bizilagunek.

Komunikazioa ea nola ote dagoen galdetu dugunean, bi aurpegi ikusi ditugu. Alde batetik, neguko egoera, eta bestetik, udakoa (uztaila-abuztua). Negukoari buruz den denek oso konexio eskasa dagoela aipatu digute, hain eskasa ze, aste barruan BI-3234 errepidetik 2 edo3 bus pasatzen direla bakarrik eta asteburuetan bakar bat ere ez. Kanpineko idazkariarekin ere egon gara, eta adierazi digun legez, Aste Santuko 5 egun horietan (Ostegun Santua, Ostiral Santua…) ez da pasatzen ezta Bizkaibus bakar bat ere. Udan, ordea, lotura ona dagoela ihardetsi digute, baina, eskualde mailan ari bagara. Bestalde, Gernikako turismo bulegora ere osteratxoa egin dugu, Aitziber, bertako langileari, hiruzpalau galdera egiteko. Aitziberrek aipatu digunez, uda sasoian turista andana joaten dela eskumaldeko hondartza eta herrietara nola iritsi daitekeen galdezka, seinalizazioa eta loturak oso onak ez diren seinale. Horrez gain, ezkerraldeko Euskotrenaren ibilbide paregabea turistikoki indartu behar dela ere argudiatu digu.
Komunikazioaren barnean, badakigu eskualdearen inguruetako herrietatik ere jende asko hurbiltzen dela Laida, Laga eta Elantxobera (Zornotzatik, Durangotik, Galdakaotik…). Arazoa zera da, ez dutela konexio zuzenik hondartza hauekin. Elorrioko neska batekin ere izan gara, eta aipatu digun legez, Laidara ailegatzeko 5 autobus hartu behar dituela (Gernikatik kotxez  40minutu eskas direnean). Gure irismen proposamenarekin bat ez etorri arren,  galdera hau ere egin diegu solaskideei: Ondo iruditzen al zaizue autobusak jartzea Zornotzatik?Gehienek baiezkoa eman digute.
Uraren bidezko konexio sistemaren inguruan ere jardun dugu, eta gehienek ez dute eraginkorra eta bideragarria ikusten. Jartzekotan, eta gure iradokizunarekin bat, udatan izango litzateke, baina, turismoari begira, gehien bat.

Jo dezagun orain gure proposamenera. Batek edo bestek ongi ulertu ez arren, gehienek oniritzia eman diote. Batzuek egiten ari diren Gernikako zentroko intermodalari buruz hasi zaizkigu hizketan. Izan ere, Gernika erdiguneko tren-geltokian, Bizkaibusak, Euskotrena eta taxiak batuko dituen eraikin bat egiten hasiak daude. Parkingak ere badira inguru horretan, baina ez dugu uste egokiena denik kanpotik hondartzetara doan trafiko guzti hori erdialdeko parkingetara bideratzea, azkenean, herriko bertako trafikoa areagotuko genukeelako (saihesbideak hein handi batetan horretarako eraiki ziren).
Beste alde batetik, hondartzetako aparkaleku arazoa gutxitzeko iradoki dugun kotxeentzako parking murrizketari buruz denetarik ikusi dugu, baina, oro har, ideia ona iruditzen zaiela. Adibide bat jartzearren, kanpinean aurkitu dugun Bilbotar batek azaldu digu, kanpin aurreko gaur egun dagoen berdegunea lehenago hartxintxarrezko parkinga zela, baina “que vinieron los Verdes” eta gaur egun berdegune lasai batetan bilakatu da.

Halaber, aipatzekoa da Peiok esan diguna. Gernikak 2km luze ditu eta 3 tren geltoki bere baitan. Etorkizunerako trena lurperatzeko proiektu bat martxan da jada, eta berak komentatu digunez, “zergatik ez jarri tranbia sistema bat Gernika barrurako?...tarifa bereziekin…Nik polikiroldegira joateko kotxea hartzen dut…”

Bukatzeko, kanpingaren eraberritzeko beharra antzeman dugu. Urdaibaien bi kanping baino ez daude, eta Laidako partzela ia denak urte osorako daude alokatuak (gehienak bizitza osoa daramate)eta denboraldi labur bat pasatzeko asmoa duten turistek ez dute ia lekurik izaten. Bestalde, bertako gazteek esan digutenez, nahiz eta, urte osoan jendea izan, bizitasun oso gutxi egoten dela.