Leku bat. Hori izan da nire proposamena, LEKU BAT SORTZEA. Atsegina, lasaia, urte osoan funtzionatuko duena, dinamikoa, beroa...
Iradokizun honen bidean, 4 faktore nagusi izan ditut kontutan:
1. IRISGARRITASUNA/TRAFIKO ARAZOAK
2. MAREAK
3. URTARO ALDAKETEN BALDINTZAPENA
4. GUNE KAXKAR HORI PROBETZUZKOA EGITEA/BUELTA EMATEA
Irisgarritasunaren arazoa konpontzeari begira, 2 akzio eremutan jardun dugu, elkar erlazionatuta. Alde batetik, Gernikan eta, bestetik, Laidan bertan (beste sarrera batetan azaltzen da hobeto):
GERNIKA: Parking disuasorioa + Bus geltokia (Eskuin aldea hornituz) + Tren geltokia (Ezker aldea hornituz) + Ferrya (turistentzako)
LAIDA: "...lehen jende gutxiago joaten zen erraztazun gutxiago zegoelako..."(Bideotik hartuta).
Ildo honetan, parkingak gutxitzea izan da nire asmoa, bai behinik behin, uda sasoian. Parkingari kendutako zatia, ordea, BUS GELTOKI DUINAGO eta HANDIAGO bat egiteko erabiltzea proposatzen dut, izan ere, irisgarritasun proposamenean autobus gehiago jartzearen aldarrikapena egiten dugu. NEGUAN BUS GELTOKIAREN ZATI BAT PARKING BILAKATU DAITEKE, NAHIZ ETA, BEHARRIZANIK EZ IKUSI.
Mareak. Marea aldaketek ematen diguten jokuari ahalik eta probetxu gehien ateratzea.
Igerilekuen plataforma flotantea, adibidea.
Urtaro aldaketak. Proiektua ez dadila izan udan bakarrik erabiltzeko. NEGUAN ZEIN UDAN ERABILI AHAL IZATEKO BALDINTZA EGOKI ETA MALGUEN BEHARRA.
Gune honen alternatiba. Oso gutxi erabiltzen den hareatza ingurua da, zikina, arriskutsua eta gutxi kubritzen duelako.
PROIEKTUA LANTZEN...
Parkingaren moldaketari begira, gunearen iparraldeko partea busentzako da bakarrik, bestelako ibilgailuek beratatik igarotzea debekatuta dutelarik. Hau honela, zirkulazioaren berrantolaketa proposatzen dut egitura zirkulatorio berberari jarraituz.(oin planta nagusian-CARRIL DE INCORPORACIÓN)
Eraikinari dagokionez, hasiera batetan parkingaren aldamenean proposatzen nuen, halere, ezkerretara jarri beharrean, PARKINGAREN NORABIDEA JARRAITUZ HEGOALDERANTZA HEDATZEAREN aukera egin dut. Horrela, ur sakonagoekiko distantzia gutxituz eta igerilekuentzako baldintza hobeak lortuz.
Urrengo pausoa, "leku" hori nola definitu izan da. Horretarako, 2 gauza egin ditut: KOTA ALDAKETA (0.7m altxatu) eta MATERIAL ALDAKETA (egurrezko tarima). Honekin "erakin bat sortzen dut", paseotik eta parkingetik bertatik desberdintzen duena, "LEKUAREN" KONTZEPTUA INDARTUZ.
Horrez gain, "LEKU" HONETAN BESTE "LEKU" BATZUK EGOTEA izan da nire beste helburuetako bat. Hau honela, plataforma zatitu eta beste solairu bat gehitu diot beherantza. Guneak:
1. PLATAFORMA FLOTANTEA + IGERILEKUA
2. ALDAGELAK + GURUTZE GORRIA + PIRAGAUA ALOKAIRUA
--------------------ZIRKULAZIOA BIDERATU ETA DISTRIBUZIOA/BANAKETA LANA EGINGO DUEN KARAKOL ARRAPALA HANDIA-------------------
3. BULEGOAK + (SUKALDEA + JANTOKIA + TABERNA + DENDA)
4. BUS GELTOKIA + PLAZATXOA (iparraldeko puntan)
Peña Gantxegi taldearen ontziralekua Pasaian |
1.gunea: PLATAFORMA FLOTANTEA
Bakanduta proposatzen dut, nahiz eta aldagelekin lotura zuzena izan. Horrela ur sakonagoetatik ere hurbilago gaude. Mareek dute eragin handiena hemen. Marea gora edo behera egoera oso desberdinak azlatzen zaizkigu. Behean dagoenean palataforma hareatzan apoilatu eta bere parte egiten da, erdi erdian jalgiko litzatakeen aisialdiko ur parke baten moduan (eskailerak!). Igotzean, ordea, hain ohikoak diren ur gaineko aisigune bat sortzen da. Bestalde, kota aldaketekin ere jokatu dut: tranpolinak...
Lortu gura izan dudan beste efektu bat marea aldaketen eraginezko plataformaren transformazioa izan da (eskemak).Aipatutako efektu honek arazo bat ekarri zidan, ordea. Marea gora igotzean igerilekuen hormetatik irristatzen ziren gurpilak (pantalanetakoak) irten egiten zirela, nolabait esatearren (hormak igoz gero, efektua akabo). Seguru aukerak badirela honi irtenbidea emateko, baina nire kontzeptu eta logikarekin errodamendu hauek ur azpian egongo liratezke, eta marea behean dagoenean harea baino beheragoko kotan (fosa bat egin beharko litzateke gurpilak sartzeko, uretan murgildurik, beti ere). Aukera bat izan daiteke, baina, ur gaziak suposatzen dituen aurkako guztiekin (bestela irtenbide hidrauliko bat...¿¿?¿?¡?¿?). Bestalde, kota aldaketa horren arazoa desagertu egiten da, adibidez, tranpolinaren azpian:
Halere, lurrean finkatuta dauden igerilekuen partetek egiten dute egitura edo finkapen lanik handiena. Are gehiago sendotzeko:
Hona hemen aurkitu nuen flotatzeko beste sistema berezi eta jasangarri bat:
Floating Dinning Room |
3.gunea: BULEGOAK + (JATETXEA + SUKALDEA + TABERNA + DENDA)
Inguruotako jatetxe eta tabernek ordutegi guztiz desberdina dute uda eta neguaren artean. Jatetxe batzuk, adibidez, ateak ixten dituzte negu aldera. Nire helburua urte osorako taberna/jatetxe bat izatea, urtaro aldaketek suposatuko digutenarekin.
Halaber, udan zein neguan bezeroek terrazaz goza dezaten berogailu sistema bat iradoki dut. Berogailu hauek bi solairuekin daude zuzenki lotuak, eta tabernako terraza eta pasarelaren arteko filtro lana ere gauzatzen dute.
Berogailuak |
Beste alde batetik, denda turistentzako zuzenduta egongo denez, hau bai egongo dela udako ordutegira mugatuta. Hortaz, neguan denda tabernaren parte egiten da, negurako hain ondo datorren tabernaren barruko aldea handiagotuz.
4.gunea: BUS GELTOKIA + PLAZATXOA
Hondartzarako ibilbide eta sarrera ohikoena gune honetatik izaten da, iparraldeko hareatzara, hain zuzen ere (dunen beste aldean). Beraz, bus geltokiak eta esertzeko eta hankak garbitzeko dutxa eta bestelakoak bertan proposatu ditut.
Horrez gainera, eszenatokitxo bat ere planteatzen dut, plataformaren beste puntako amaiera gisa. Gune hori nahiko kaxkar dago, eta eraberritze baten beharra agerikoa da. Bertan ekitaldiak, kontzertuak... eman daitezke gauetan
(horrela no os "...come la mierda" -bideotik jajaja) eta autobus geltokiaren zati bat erabili ikuslegoarentzako edo txosna jartzeko...
Iparraldeko aipatutako gunea |
PASARELA
Bus geltokia eta plazatxoa 3., 2., eta 1. guneekin lotzeko dugu pasarela hau. Behe solairuan ere paraleloki beste bat iradokitzen dut, zeinak beheko aldetik gune hauek komunikatzeaz gainera, erdibidean jarritako komun publikoetarako bidea ere baden.
Marea gora |
FATXADA ETA EGITURA
ALTZAIRUZKO EGITURA + ZUREZKO BESTELAKO ELEMENTUAK (ZELOSIAK, FATXADAK, TARIMA...) !!!!BIHAR IGOKO DUT LEIENDA!!!!!!!
Getxoko arraun eta bela elkartea (Zelosia) |
ARGIZTAPENA ETA BESTELAKOAK
Getxoko arraun eta bela elkartea(argiztapena) |
Notting Hill (argiztapena) |
Piragua eta kanoa alokairuaz gainera, plataforma flotantean batel kurioso hauek ere zergaik ez? |
No hay comentarios:
Publicar un comentario