Arkitekto batek bere bezeroari proiektua gauzatu aurretik bere ikuspuntua eta gustuei buruz galdetzen dio gehientsuenetan. Baina zer gertatzen da bezero bakar bat izan beharrean, ehunka edo milaka badira? Gauza zertxobait nahasten da, orduan.
Diru publikoarekin obra zibilen bat edo ekipamenduren bat eraiki behar denean, ageriko arrazoien bategatik izaten da normalean, lekuan lekuko gabezia edo premiaren bati erantzuteko, alegia. Arrazoi hori hain agerikoa izaten da askotan, zeina ez dugun barne barnetik aztertzen. Edo eta aztertu arren, beste arrazoi batzuengatik ezer ezean geratzen da ahalegina.
Askotan herriari entzungor edo soilik ez galdetzeagatik gertatzen da. Esaterako, Busturialdeko eskualdeak urteak daramatza bere inguruko beste eskualdeekiko komunikazio hobekuntza aldarrikatzen, baina urte eskas da horri irtenbidea emateko proiektu bat plazaratu dutela. Beste komunikazio arazoetako bat, klaseko lan askotan ikusi ahal izan dugunez, Okaz eskumatara geratzen den herri, auzo eta uda aldean, bertako hondartzena da (batez ere, BI-3234 errepidekoa, Kanala-Laida-Laga-Ibarrangelu).
BIDE GORRI BATEN ALDE GERNIKAN JOAN DEN ZAPATUAN EGINDAKO PROTESTA |
HONA HEMEN GURE PROPOSAMENAREN ALDE BAT; GERNIKAN GAUZATUKO GENUKEEN HIRIGINTZA PLANA:
GAUR EGUN |
GURE PROPOSAMENA |
GAUR EGUNGO EBAKETA |
GURE PROPOSAMENA |
PARKING DISUASORIOAREN ESKEMA |
GALDERAK:
- Nola etortzen zara hondartzetara?
- Nola ikusten duzu komunikazioa?
- Gure proposamenari buruz?Beste proposamenik?
- Besterik…
Urdaibai galdeketa from AFR on Vimeo.
Lehenengo galderari begira, ia gehienak kotxez hurbiltzen direla erantzun digute. 18 urtetik beherako eta adineko jendeak soilik esan digu autobusez egiten dutela. Zerbait aipatzekotan, 40 urtetik gorako pare batek esan digute eurek antzina trena hartzen zutela Mundakara arte, eta ondoren, ferrya Laidara. Hori autobusik egoten ez zenean egiten omen zuten Gernika eta ezkerraldeko bizilagunek.
Komunikazioa ea nola ote dagoen galdetu dugunean, bi aurpegi ikusi ditugu. Alde batetik, neguko egoera, eta bestetik, udakoa (uztaila-abuztua). Negukoari buruz den denek oso konexio eskasa dagoela aipatu digute, hain eskasa ze, aste barruan BI-3234 errepidetik 2 edo3 bus pasatzen direla bakarrik eta asteburuetan bakar bat ere ez. Kanpineko idazkariarekin ere egon gara, eta adierazi digun legez, Aste Santuko 5 egun horietan (Ostegun Santua, Ostiral Santua…) ez da pasatzen ezta Bizkaibus bakar bat ere. Udan, ordea, lotura ona dagoela ihardetsi digute, baina, eskualde mailan ari bagara. Bestalde, Gernikako turismo bulegora ere osteratxoa egin dugu, Aitziber, bertako langileari, hiruzpalau galdera egiteko. Aitziberrek aipatu digunez, uda sasoian turista andana joaten dela eskumaldeko hondartza eta herrietara nola iritsi daitekeen galdezka, seinalizazioa eta loturak oso onak ez diren seinale. Horrez gain, ezkerraldeko Euskotrenaren ibilbide paregabea turistikoki indartu behar dela ere argudiatu digu.
Komunikazioaren barnean, badakigu eskualdearen inguruetako herrietatik ere jende asko hurbiltzen dela Laida, Laga eta Elantxobera (Zornotzatik, Durangotik, Galdakaotik…). Arazoa zera da, ez dutela konexio zuzenik hondartza hauekin. Elorrioko neska batekin ere izan gara, eta aipatu digun legez, Laidara ailegatzeko 5 autobus hartu behar dituela (Gernikatik kotxez 40minutu eskas direnean). Gure irismen proposamenarekin bat ez etorri arren, galdera hau ere egin diegu solaskideei: Ondo iruditzen al zaizue autobusak jartzea Zornotzatik?Gehienek baiezkoa eman digute.
Uraren bidezko konexio sistemaren inguruan ere jardun dugu, eta gehienek ez dute eraginkorra eta bideragarria ikusten. Jartzekotan, eta gure iradokizunarekin bat, udatan izango litzateke, baina, turismoari begira, gehien bat.
Jo dezagun orain gure proposamenera. Batek edo bestek ongi ulertu ez arren, gehienek oniritzia eman diote. Batzuek egiten ari diren Gernikako zentroko intermodalari buruz hasi zaizkigu hizketan. Izan ere, Gernika erdiguneko tren-geltokian, Bizkaibusak, Euskotrena eta taxiak batuko dituen eraikin bat egiten hasiak daude. Parkingak ere badira inguru horretan, baina ez dugu uste egokiena denik kanpotik hondartzetara doan trafiko guzti hori erdialdeko parkingetara bideratzea, azkenean, herriko bertako trafikoa areagotuko genukeelako (saihesbideak hein handi batetan horretarako eraiki ziren).
Beste alde batetik, hondartzetako aparkaleku arazoa gutxitzeko iradoki dugun kotxeentzako parking murrizketari buruz denetarik ikusi dugu, baina, oro har, ideia ona iruditzen zaiela. Adibide bat jartzearren, kanpinean aurkitu dugun Bilbotar batek azaldu digu, kanpin aurreko gaur egun dagoen berdegunea lehenago hartxintxarrezko parkinga zela, baina “que vinieron los Verdes” eta gaur egun berdegune lasai batetan bilakatu da.
Halaber, aipatzekoa da Peiok esan diguna. Gernikak 2km luze ditu eta 3 tren geltoki bere baitan. Etorkizunerako trena lurperatzeko proiektu bat martxan da jada, eta berak komentatu digunez, “zergatik ez jarri tranbia sistema bat Gernika barrurako?...tarifa bereziekin…Nik polikiroldegira joateko kotxea hartzen dut…”
Bukatzeko, kanpingaren eraberritzeko beharra antzeman dugu. Urdaibaien bi kanping baino ez daude, eta Laidako partzela ia denak urte osorako daude alokatuak (gehienak bizitza osoa daramate)eta denboraldi labur bat pasatzeko asmoa duten turistek ez dute ia lekurik izaten. Bestalde, bertako gazteek esan digutenez, nahiz eta, urte osoan jendea izan, bizitasun oso gutxi egoten dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario