domingo, 23 de enero de 2011

37 ZENTIMETROTAKO PRIBILEGIO JAITSIERA

Aipatu izan dugu klasean Urdaibaiko Biosfera Erreserban txakur batentzako txabola bat egiteko ere kriston tramiteak gauzatu behar direla. Halere, badira Okaren alde bietan lege (gehiegitsoren) eta araudien gainetik, nolabaiteko pribilegioak dituztenak: Osakidetzeko Helikoptero pribatua, 4 pisutako txaleta, igerileku erraldoia...
Ba bueno. Badirudi hauei ere txakurren txabolak egiterako orduan aplikatzen dituzten legeak apurka-apurka aplikatzen ari zaizkiela. JA!
Hona hemen berria:

BERRIA.info
Ardanzaren Urdaibaiko txaleteko teilatuari 37 zentimetro kentzeko agindu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Aurretik Bilboko Auzitegiak emandako epaia berretsi du, eta, horrenbestez, erabakia irmoa da. Aurretik beste moldaketa batzuk egin behar izan ditu Jaurlaritzako lehendakari ohiak etxe horretan, ingurumena errespetatzen ez zuelako. Besteak beste, igerilekua kendu behar izan zuen.

Jose Antonio Ardanza lehendakariak Gautegiz Arteagako Kanala auzoan (Bizkaia), Urdaibaiko Biosfera Erreserban, duen etxeari 37 zentimetro kendu beharko dizkiote teilatutik. Hala agindu du EAEko Auzitegi Nagusiak, aurretik Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Auzitegiak emandako epaia berretsiz.

Lehenago ere lehendakari ohiak egin behar izan ditu hainbat zuzenketa eraikin horretan, hain justu, etxeak ez dituelako betetzen ingurumen eta hirigintza arloko arauak. Batetik, txaletaren alboko igerilekua kendu behar izan zuten; bestetik, azken solairuko ganbara desegin, eta fatxadetako bat 75 zentimetro atzeratu behar izan zuen.

Auzitegi Nagusiaren epaia behin betikoa da, eta agindutakoa bete egin beharko du lehendakari izanak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario