lunes, 20 de diciembre de 2010


Busturialdeko ekonomia berpizteko asmoz, duela urte batzuk, eskualdeko sektore eta lanbide desberdinetako lagun talde batek ekonomia eredu alternatibo bat proposatu  genuen, KOOPERATIBA INTEGRAL bezala ezagutzen dena.
Antzinako eredu ekonomikoetatik abiatuta, elkarlanean eta trukean oinarritutako sistema ekonomiko justu eta jasangarri baten aldeko proposamena egin genuen, indarrean dugun sistemarekin zerikusirik ez duena, baina, guztiz bideragarria eta integrala dena.
DIRU LOKAL bat sortzea erabaki genuen, hau da, eskualde eskalara mugatzen den moneta berri bat: URDAIak. Pertsonen eta enpresen arteko kooperatibismoan eta lagunartean sustraitutako harremanen bilbapena litzateke helburu nagusia, beti ere, moneta berri hori erabilita eta estatuaren kontrolpetik kanpo. Era honetan, ikuspegi lokal batetatik, bankua ezta estatuaren beharrizanik behar ez den bizitzeko era berri bat iradoki genuen, zergak eta bestelako mendekotasunak gutxituz.
Hasieran, ez zuen onarpen eta arrakasta sozial handirik jaso, baina, guk geuretara sistema martxan jartzea erabaki genuen eta jasotako emaitza onak ikusita, eskualdeak besoak zabaldu zizkion proposamenari.


ZELAN FUNTZIONATZEN DU KOOPERATIBAK?
Esan bezala, kooperatibismoan eta trukean oinarritzen da ekonomia eredua da hau. Trukea zuzena izan daiteke. Adibide bat jartzearren, nik kilo bat tomate ematen dizkizut atun baten truke. Edo bestela, diru lokalarekin ere egin daitezke salerosketak (gehien erabiltzen ari den sistema).
Kooperatiba integral hau, batez ere, 1.sektorea eta enpresari eta komertzio txikien produkzioa eta diru sarrerak hobetzeko helburuarekin sortu zen. Diru horiek kudeatzeko derrigorrean banku bat sortzea baino ez dugu izan, baina, ez da ohiko bankua izango. Guk BANKU ETIKOAK izena jarri diegu. Interesik bariko banku  batez ari gara, solbentea eta mozkin eta etekinik aterako ez duena (SIN ANIMO DE LUCRO).  Bankuok Gernika eta Bermeon kokatzen dira, eta eskaria ikusita, lokal handiagoen beharrizana ikusi da.
Kooperatiban izena ematerakoan bankuan diru sarrera bat sartu beharko dugu, eurotan izango dena. Diru sarrera hau baldintza eta egoera batzuen menpekoa da, hau da, enpresa txiki baten sarrera eta baserritar batena ez dira berdinak izango, ezta gutxiago ere. Halaber, sarrera honek ez du zertan dirutan izan behar, bestelako ekarpenik ere onartzeko prest dago kooperatiba, beti ere, adostutakoa bada.
Hortaz, enpresa edo kooperatibista bakoitzak kontu korronte propioa izango du, URDAIak metatu zein ateratzeko.
Horrez gain, hileroko kuota sinboliko bat ere sartu beharko dute kooperatibako kideek.
Diru guzti hau FONDO KOMUN baten sartuko da. Fondo komun hau beharrizan komunitarioak daudenerako gordeko da. Esaterako, kooperatibarako beharrezkoak diren eta eskualdeak produzitu ezin dituen produktu eta material primarioak erosterako orduan diru hau erabiltzen da. Ahal den heinean, AL POR MAYOR izango da. Euroaren erabilera honetara baino ez da mugatuko.
Bestalde, kooperatibako kideek askatasuna izango dute URDAIak Euroekin trukatzerako orduan, eta alderantziz. Baina, ezin izango da abusatu. Kooperatibaren filosofia ez da sistema hau erabiltzea Euroetan etekinak ateratzeko, baizik eta, eskualdera begira etekinak ateratzea da xede nagusia.
Bestalde, sistema integral honetan parte hartze maila desberdinak ditugu. Bada jende multzo bat indarrean dagoen eredu ekonomikoarenganako ahalik eta mendekotasun gutxiena izan nahi duena, hau da, antzinako trukean eta URDAIen erabileran oinarritutako bizimodu autogestionatu eta sufizientea duena. PROSUMIDOREAK izango dira hauek, eurek eurentzako produzitu eta kontsumitzen dutenak. ENPRESA PROSUMIDOREAK ere badira.  
Trukea eskualdeko edozein azoketan onartzen da, jada, eta TRUKE AZOKAK ere sortu berri dira. Kooperatibak bizi eredu honen aldeko apustua egiten du, izan ere, bere muina eta filosofia horretan errotzen dira. Gehien dugun profila, sistema biak uztartzen dituen bizimodua daramana da. Nolabait esatearren, Euroak zein URDAIak erabiltzen dituena.
Diru lokalaren abantailak erakarrita, jende askok zabaldu du kontu korrontea banku etiko hauetan. Adibidez, TOMATE KILOA INGURUETAKO ESKUALDEETAN BAINO %12 MERKEAGO DAGO (Produkzio katea txikitu eta mendekotasuna askoz txikiagoa da. Intentziboen eta bonifikazioen gorakada, solbentzia…). Komertzio eta denda askok bat egin dute ekimen honekin, eta beste asko, jokoz kanpo geratzeko beldurrarekin, ez dute batzea besterik izan.
Herrietako azoketan ere URDAIaren erabilera gailentzen da eta, aipatu bezala, trukea ere onartzen da.

Gaur egun, sede nagusia Gernikan lekutzen da. Halere, Gernikarekiko eta Bermeorekiko eskualdeak duen zentralizazioa hausteko, bulego nagusia Muruetako Teilerian finkatzea erabaki da. Oraindik proiektua martxan da eta sedearekin batera, gune hori biziberritzeko bestelako proposamenak ere badira. Tren geltokia berriro martxan jartzea onartu du Euskotrenek, behin proiektua gauzatzen denean.

ONURAK:
  1. IRABAZIEN GORAKADA EREMU LOKALEAN
  2. LIKIDEZIAREN GORAKADA
  3. BANKU ETIKO BATEN SORRERA
  4. TOKIKO MERKATUAREN INDARTZEA
  5. INZENTIBOEN ETA BONIFIKAZIOEN GORAKADA
  6. SISTEMAREKIKO MENPEKOTASUNA GUTXITZEA
  7. LEHEN SEKTOREAREN INDARTZEA
  8. ENPRESA TXIKIEN INDARTZEA
  9. LANPOSTU EXISTENTEEN BERMETZEA ETA BERRIEN SORRERA
  10. EKONOMIA LOKALAREN INDARTZEA EREDU KOLEKTIBO ETA SOZIAL BATEN BITARTEZ
  11. AKTIBAZIO LOKALA
  12. AUTOESTIMAREN ETA ONGIZATEAREN HOBEKUNTZA
  13. TOKIKO PRODUKTUENGANAKO BALIOSPENA ETA KONFIANTZA INDARTZEA
  14. KOMERTZIANTE-BEZEROAREN HARREMANA HOBETZEA
  15. GUTXIETSITAKO AKTIBITATE TRADIZIONALEN BERBALORAZIOA
  16. KOLEKTIBO BATEN PARTE IZATEN JAKITEA
  17. AUTOGESTIOA BULTZATZEA
  18. HARREMAN SOZIALEN HOBEKUNTZA
 TURISTA ERE PARTE
Eskualde honetan bestelako turismo eredu bat posible dela ikusita, TURISMOA SISTEMA EKONOMIKO BERRI HONETAN INTEGRATZEA PROPOSATZEN DA, TURISMO LOKAL, INTEGRAL, HEZITZAILE ETA JASANGARRI bat bultzatuz.  EKOTURISMOA ERE DEITZEN DENA (sarean informazio asko duzue).
Eskualdean bi kanping baino ez ditugu. Eskaera handia dago eta bi kanping hauetako partzela gehienak bizitza osoa finkatuta daramaten turistek hartuta dituzte aspaldidanik; udatiarrak dira, jada, eta aste batzuk  edo egun batzuk pasatzera joateko asmoa duten bisitariek zail izaten dute kanpingotan tokia aurkitzea.
Hau dela medio, kanping eta bungalow sare bat proposatzen da eskualderako. Kanping hauetan trukea eta diru lokala baino ez da onartuko, kooperatiba integral honi eskualdeko bultzadaz gainera, turismoaren bultzada ere bilatzen diogularik.
Bi turista eredu izango ditugu kanping hauetan: PROSUMIDOREAK ETA KONTSUMIDOREAK:

-PROSUMIDOREAK: PRODUZITU + KONTSUMITU + PARTE HARTU
           
-ORTU KOMUNAK: kanpingean ortu komunak izango dira, bertan lan egin eta bertatik jateko edo produktuok trukatu edo saltzeko aukera. Baserritarren laguntza eskainiko da hasieran, kultura trukaketa, heziketa eta integrazioa bultzatuz.
-ARRANTZA: inguruko arrantzaleekin arrantzan joateko aukera. Arrantzan egiten ikasi, lagundu…arrantzatutakoa jateko zein saldu edo trukatzeko aukera.
-BESTELAKO EKINTZAK: ekintza hezitzaileak eta integralak izango dira. Kultura eta tradizioak bertatik bertara ezagutzeko aukera eta parte izatekoa ere. Euskera ikasteko eta hobetzekoa…

… ARRANTZALE ETA NEKAZARI HAUEK BOLUNTARIOAK ZEIN LIBERATUAK IZAN DAITEZKE, BESTELAKO LANGILE ASKOREN GISARA …

-KONTSUMIDOREA: KONTSUMITU + PARTE HARTU
            -Produkzioan parte hartu ez, baina, ekintza integraletan parte hartuko dutenak.
            Beti ere, kanping hauen filosofia jarraituz.

 … NATURAREKIKO LOTURA ZUZENA DUTEN EKINTZAK, NATURA GUZTIZ ERRESPETATUZ …

EKOTURISMOAREN ONURAK

  1. DIRU-SARRERA ITURRIA
  2. TOKIKO PRODUKTUAK MAILA NAZIONALEAN ZEIN INTERNAZIONALEAN HEDATU ETA EZAGUTARAZTEA
  3. KULTURA ETA JAKINTZA EZBERDINEN TRUKAKETA
  4. ELKARGUNE SOZIALA
  5. KOLEKTIO BATEN PARTE IZATEN JAKITEA
  6. TOKIKO KULTURA ETA OHITURAK BARNE-BARNETIK EZAGUTZEA ETA EUREN PARTE IZATEA
  7. EUSKERA IKASI ETA HOBETZEKO AUKERA
  8. TURISMO HEZITZAILE, AKTIBO ETA JASANGARRIA BULTZATZEN DA
  9. TOKIKO EKONOMIETAN ZUZENEAN PARTE HARTU ETA LAGUNTZEKO AUKERA, BATEZ ERE, 1.SEKTOREAN
  10. AUTOGESTIOA BULTZATZEA
.....................................................................................................................................GARAPENA




1 comentario:

  1. Epa Mikel. Lortu dut jakitea blogaren bidez nola erantzutea. Modu hontan gabonetan eta azterketako garaian zertxobait gehio zinkilikatzen baduzue saiatuko nahiz gauzaren bat komentatzen. Ondo bukatu urtea eta aurrera proiektuarekin.

    ResponderEliminar