Jakina da lurralde txiki hau adibide dela mundu osoko arkitektura eskola eta estudioetan. Eta ez nau harritzen. Bere aparteko ingurune bereziagatik, agian, badirudi erabakiak hartzerako orduan buru eta zentzu handiagoarekin jokatzen dutela. Borondate publiko itzela dago bertako lurralde singular horren garapen harmoniatsuari begirako egituraketa eta eraginkortasunari dagokionean.
BIZIKLETAZ, TRANBIA, TRENA, OINEZ...DENA EZIN HOBETO DAGO ANTOLATUTA |
Arkitektura eta hirigintza aldetik zer esan: una pasada!
Hurrengo geralekua Utrecht-eko hiria izan zen. Egun pasa joateko asmoa geneukan, halere, arratsalde pasa baino ez zen izan, bertako tren geltokiaren zati batek su hartu baitzuen eta arazoak izan genituen bertara iristeko. Halere, Rotterdametik trenez ordu bete eskasera dagoen unibertsitate hiria dugu Utrecht. Herbeheretako unibertsitaterik garrantzitsuena kokatzen da bertan, 30.000 ikasletik gora hartzen dituena. Hiri bizia eta erakargarria da, eta arkitekturaren aldetik ere ikusgarria benetan. Unibertsitatea bera konplexu arkitektoniko garrantzitsua da, Rietveld House ere bertatik pare bat minutura dagoelarik. Denbora faltan, gainetik ikusteko beta baino ez genuen izan (Unibertsitatea gain-gainetik).
Rotterdametik Amsterdamera bidean, Den Haag-en (La Haya) egin genuen geldialditxoa. Eguraldi onarekin eta igandea zela aprobetxatuz, jende asko zebilen kaleetan barrena. Bidaian zehar entzun genuenaren arabera, ez omen zuen pena merezi. Egia esateko, ordu eskas batzuen bueltan, Amsterdamerantz jo genuen. Bertan dago Herbeheretako parlamentua, egoitza erreala eta bestelako botere eta ministerio guztiak. Arkitekturari dagokionez, beste edozein holandar hiriren modura, gauza asko ditu ikusteko: OMA (Netherlands Dance Theather), MVRDV (Ypenburg auzunea da aipatzekoa. Kanpoaldean kokatzen da), Richard Meier, Siza…
Amsterdamera heldu ginenerako ia gaua zen (4:15 bueltan…). Bi gau egin behar genituen bertan. Niretzako bigarren aldia zen eta arinagoko alditik, ikusi ez nituen eraikin eta leku asko nituen buruan. Lehenbiziko aldian, ohikoa den legez, bertako bizimoduaz gozatu nahi izan genuen Amsterdam ikusteaz gainera.
Hurrengo egunean, lagunei leku tipikoak erakutsi eta niretzako interesgarriak ziren hainbat eraikin ikusteko konbentzitu nituen. Hala ere, Amsterdamen oparotasun arkitektonikoa ondo preziatzeko egunak eta egunak behar dira. Oraindik asetu gabe, eta, azken egunean goiz-goizetik jaiki eta Borneo eta Java Uharteak ikustera joan nintzen. Hegaldia 13:00etan nuen, ordea. Alabaina, Silodam eta bere penintsula ikusteko asmoa ere baneukan, eta, bizikletarekin laster baten ikusteko beta izan nuen.
Denbora falta, batez ere!Beraz, zergatik ez joan unibertsitatetik??????
No hay comentarios:
Publicar un comentario